Atzo, domeka, ezarri zuen haizeagatik abisu horia Sos Deiak larrialdi zerbitzuak eta gaur arratsaldera bitartean, behintzat, hala jarraituko du. Haize boladek haizeguneetan 110 km/orduko abiadura gaindi dezakete. Arratsaldetik aurrera, baina, ipar-mendebaldeko haizeak indarra galduko du.
Euskalmeten iragarpena
Haize boladek haizeguneetan 110 km/orduko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da. Arratsaldetik aurrera ipar-mendebaldeko haizeak indarra galduko du.
Hego-osagaiko haize boladek haizeguneak ez diren lekuetan 90 km/orduko abiadura gainditzeko probabilitatea handia da. Goizean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta ahulduz joango da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!