Haizea gogor Debagoieneko bazterrak astintzen

Txomin Madina Milikua 2010eko otsailaren 25a

Gogor jo ditu haizeak Debagoieneko bazterrak, eta zenbait puntutan arazoak ere eragin ditu. Oñatin, esaterako, haizeak zuhaitz bat bota du errepidera saihesbidean, kiroldegi atzean, hain zuzen ere. Honen ondorioz, autoak txandaka pasatu behar izan dira, eta horrek itxaronaldiak ekarri ditu. Dena den, ez du arazo larririk eragin.

Badirudi egoerak ez duela hobera egingo datozen egunetan. Euskalmetek atera duen oharraren arabera, zapatua izango da egunik arazotsuena: hego osagaiko haize bizi-gogorra ibiliko da, tarteka oso gogor, batez ere mendi inguruetan.

Zapatu arratsalderako orduko 140 kilometrorainoko abiadura har dezake haizeak, eta Eusko Jaurlaritzak alerta gorria ezartzea aurreikusi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak