Haize bolada handiek kalteak eragin dituzte ibarrean

Maider Arregi 2007ko mar. 8a, 11:16
Arrasaten eta Bergaran haize bolada bortitzek kalteak eragin dituzte. Aretxabaletan eta Oñatin, ordea, udaltzainek esan digute eguraldi txarrak ez duela aparteko kalterik eragin. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak adierazi digunez errepideetan ez dago arazorik.


Eguraldiak eragindako kalteak

Arrasate

  • Bedoña eta Gesalibar auzoak argi gabe daude atzo arratsaldetik
  • Garaia poligono inguruan hodi bat apurtu da
  • Erguin eskolan beheko solairuan ur asko sartu da

Bergara

  • Haize bolada bortitzen ondorioz zuhaitz adar ugari dago errepidean.
  • Ur potzu handiak ere sortu dira. Nabarmentzekoa Osintxuko irteeran dagoen ur potzu handia.
  • Angiozarren lurra erori da errepidera. Beraz, kontu handiz gidatzeko aholkua eman du Udaltzaingoak.

Oñati

  • Ekaitzaren ondorioz semaforoak ez dira ondo ibili. Dena den ez dute trafiko arazorik eragin eta arazoa konpoduta dago.
  • Ibaietako ur maila nabarmen igo dela ere esan digute Udaltzaingoan.

Aretxabaleta
Udaltzaingoak esan digunez ez dago aparteko arazorik Aretxabaletan.

Eguraldi iragarpena

Haizeak gogor joko du gaur, martxoak 8. Atlantikotik sartu den  ekaitz batek euri zaparrada gogorrak ere utziko dizkigu.
Elurraren maila 1.000 metrora jaitsi da.
Tenperaturak, gainera behera egingo du eta 10 graduren bueltan izango dugu. Dena den, bihar hobekuntza txiki bat izango da eta astebururako giro atseginagoa izango dugu.

Gaurko iragarpena hemen.

Haizeteen gaineko gomendiok

Zuhaitzetatik urruntzeko eta ur kantitate handiak bil daitezkeen lekuetan ez ibiltzeko aholkatu dute.

Haize-bolada gogorrak daudenetan honako gomendioak eman ditu Babes Zibilak: Leiho, ateak eta kalera jausi daitezkeen objektu guztiak ondo bermatzea eta erlaitzetatik, arboletatik eta lanetan dauden eraikinetatik urruntzea, besteak beste.

Itsasbazterrean, hondartzara eta marearen gorabeheren eraginpean egon daitezkeen lekuetara ez hurbiltzea gomendatu du. Olatuekin ere kontuz ibiltzeko aholkatu du, gainera.

Errepidean gaudela, bidera eroritako objektuekin erne ibiltzeko eta euri-jasak dauden unean, ur kantitate handiak bil daitezkeen lekuetatik urruntzeko deia egin dute, azkenik.

Euri kantitatea

Datuak Bergarako San Juan auzoan jaso ditu Luis Mari Agirrek:

1988ko uztailak 19
137 L/m2
1983ko abuztuak 26
133 L/m2
1993ko apirilak 25
101 L/m2
1993ko abenduak 25
100 L/m2
1991ko martxoak 24
98 L/m2
2007ko martxoak 8
94 L/m2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak