Guztia prest domeka txuri-urdinerako

Jon Berezibar 2010ko eka. 11a, 12:39
Halakoetan zuhurtzia ezinbesteko baldintza bada ere zale txuri-urdin gutxik eutsiko dio festa gogoari dagoeneko. Ospakizunen atariko, ikusgai duzue atzoko Magazinea saioko tarte berezia jokalari, zale eta adituekin. Goienako kazetariek ere bufanda zuri-urdina jantzi eta jarraipena egingo diote igoera festari. Asteleheneko Goienkarian luze eta zabal jasoko dute gertakizuna eta astelehenean bertan 'Harmailatik' saio berezia egongo da gure kamerek hartutako une eta bizipenekin, bai Debagoienean zein Anoetan bertan ere. Animuak berotzen joateko Realeko eta Aloñako beteranoek adiskidantzako partidua jokatuko dute zapatuan Azkoagainen. Partidu hau baina, Jose Luis Agirreren omenez antolatutako partidua izan da, eta zalantza gabe giroa are gehiago berotuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak