200 plaza eta bost kokaleku
Foru Aldundiak 200 plaza jarriko ditu erabiltzeen eskura, eta Benidormen, Salouren, Londresen, Fuengirolaren eta Teneriferen artean aukeratu beharko dute. Toki bakoitzerako data eta prezio ezberdinak dituzte. Erabiltzaileak dituen diru-sarreren arabera, kostuaren %33, %50, %75 edo %100 ordaindu beharko du; hau da, 315 eta 1.500 euro artean. Aldiz, laguntzaileak bidaiaren kostuaren %5 bakarrik ordainduko luke. Erabiltzaileak bigarren laguntzailea beharko balu, bidaiaren kostu osoa ordaindu beharko luke.
Foru Aldundiak 290.000 euroko aurrekontua du 2009ko oporrei aurre egiteko. Iaz, gutxiasun fisiko edo sentsoriala duten 197 erabiltzaile egon ziren oporretan, 122 laguntzailerekin.