Herriz herrikako datuei begiratuta baina, bi herritan bakarrik egin du behera langabeziak Debagoienean. Arrasaten eta Oñatin hain zuzen ere. Arrasaten, 26 langabe gutxiago zeuden, Oñatin aldiz, 33.
Langabezia tasari dagokionez, ia %11n dago ibarrean. Eskoriatzak du langabezia tasa handiena, %13 pasatxo; txikiena aldiz, Elgetak, %8 baino zertxobait gehiagorekin.
Langabeziaren beherakada baina, ez da Debagoieneko kontua izan bakarrik. Izan ere, Hego Euskal herriko lau lurraldetan egin du behera langabeziak.
Hala, ekainean 2897 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe Hego Euskal Herrian, eta horrek, langabezia tasa, %11ren bueltan utzi zuen.
Langabeak |
Langabezia tasa |
|
---|---|---|
Antzuola | 89 (+5) |
%9,78 |
Aretxabaleta | 367 (+9) |
%11,37 |
Arrasate | 1.397(-26) |
%12,07 |
Bergara |
723 (+26) |
%10,08 |
Elgeta | 40(+2) | %8,13 |
Eskoriatza | 275 (+10) |
%13,23 |
Leintz-Gatzaga |
12 (+1) |
%9,02 |
Oñati | 449 (-33) |
%8,31 |
DEBAGOIENA | 3.352 (-2) |
%10,82 |