Erakusketen bitartez, sail bakoitzak burutzen dituen jarduera motak azalduko dira. Beste gune batzutan, aipatutako eginkizun desberdinak gauzatzeko erabiltzen duten ekipamendua erakutsiko dute. Funtsean, eta Jon Anduaga Debagoieneko Gurutze Gorriko boluntarioa eta lehendakari ordeak azaldu digun bezala: "Asmoa da Debagoiena guztiari erakustea gure eguneroko lana zein den eta gure sail bakoitzak zein lan egiten duen". Gurutze Gorriak eginkizun desberdinak aurrera eramateko garaian behar den prestaketa eta baliabideen gaineko ikuspegi bat agertuko die bertaratzen diren herritarrei.
DYA gipuzkoak 35 urte
DYAk ere bihar 35 urte betetzen ditu, eta egun honetarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostian. Ate irekien jarduera egongo da, herritarrei erakusteko zaintza eta ongizatearen arloan zein lan mota desberdinetan murgildu den urte horiek guztietan. 10:00etatik 18:00etara elkarteak bere lana burutzeko erabiltzen dituen ibilgailu eta bitartekoen erakusketa egongo da. Aipaturiko jarduera horietaz gain, goizena zehar Kursaalean estatu mailan dauden DYA elkarteen topaketa egingo da.