Gurera bidean da Korrika, eta gauerdian iritsiko da

Aintzane Irizar 2007ko mar. 23a, 17:25
Hasi da Korrikaren 15. aldia. Atzo, eguena, ekin zion ibilbideari euskararen aldeko lekukoak, Karrantzan (Bizkaia). Ibilbidean birritan pasatuko da Debagoienetik. Gaur, egubakoitza, iritsiko da lehenengo aldiz. Leintz Gatzagara 23:35ean sartuko dira lasterkariak eta Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñati zeharkatu ondoren, Legazpi aldera jarraituko du. Domekan berriro itzuliko da euskararen lekukoa Debagoienera; 06:35ean sartuko da gurean, Deskargatik. Egun horretan lekukoa pasatuko da Antzuola, Bergara eta Elgetatik.

Ibilbidea, herriz herri

Martxoak 23, egubakoitza
23:35: Leintz-Gatzaga.
00:00: Eskoriatza (Marulanda).

Martxoak 24, zapatua
00:42: Aretxabaleta (Ederlan).
00:59: Arrasate (gasolindegia).
01:51: Oñati (San Prudentzio).
02:30: Oñati erdia.
03:23: Legazpi.

Martxoak 25, domeka
06:31: Antzuola (Deskarga).
07:10: Bergara (sarrera).
08:00: Elgeta (Ubera).
08:30: Elgeta-Elorrio muga.


Kontuan hartu behar dugu zapatutik domekarako gauean ordua aldatzen dela; 02:00etan 03:00ak izango dira. Hortaz, kontuz domeka goizean Antzuolan, Bergaran edo Elgetan parte hartu behar duzuenok.

53 kilometro, 110 bat erosle

Jakinekoa da erantzun ona izaten duela Euskal Herri osoan bi urtetik behin AEK koordinakundeak antolatutako Korrika ekimenak. Eta badirudi aurten ere halaxe gertatu dela. Izan ere, Debagoienean 53 kilometroko ibilbidea egingo du, guztira, Korrikak, eta 110 kilometro erosle daude gurean. Kilometro bakoitzari 380 euroko prezioa jarri diote, baina badago kopuru handiagoa ematen duenik ere, Korrikaren antolatzaileek azaldu digutenaren arabera.

Denerako erosleak

Euskararen alde 380 euro (edo gehiago) emateko prest dauden denerako erosleak daude Korrikak eman digun zerrendan, hala nola emakume taldeak, enpresak, elkarte gastronomikoak, kirol elkarteak, erretiratuak, abesbatzak, dantza taldeak, euskara elkarteak, alderdi politikoak, udalak, ikastetxeak, sindikatuak eta gazte asanbladak. Baita anonimoren bat edo beste ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak