GureGipuzkoa.net: Argazki ondarea sarean

Jon Berezibar 2009ko uzt. 13a, 14:35
Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduak Gipuzkoa motibotzat daukaten argazkien artxibategia abiatu du sarean. GureGipuzkoa.net-en lurraldearen ondare grafikoa jasoko litzateke eta tartean Debagoieneko makina bat argazki ere aurki daitezke. Antzinako argazkiak ikusi eta jaitsi daitezke baina baita ere, erabiltzaile eginda, norberarenak partekatu; bai irudi zaharrak zein berriak. Aldundiaren artxibategietatik zein erabiltzaileen ekarpenetatik osatuko da bilduma.

Ekimenarekin gipuzkoarren "ondare grafikoaren iragana eta oraina erakutsi, elikatu, zaindu, partekatu eta ezagutarazteko balioko duen tresna bat herritar ororen esku" jarri gura da. Bilaketa erraz baten bitartez edota mapan bilatuta aurki daitezke argazkiak. Doakoa da harpidetza, Creative Commons-en menpe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak