Partidu guztiak ikusi ditu Gartziak, eta nola ez, finala ere bai; partidu gogorra, emozioz betea eta, bereziki, biolentoa izan zela gaineratu du. Futbol mailari begiratuta, merezi zuten taldeak heldu direla finalera kontatu du Arrasateko futbolzaleak. Txapelketaren hasieran azkeneko partiduan nortzuk izango ziren galdetuz gero, honakoak aurreikusten zituela adierazi du: Espainia, Alemania, Brasil, Argentina edo Ingalaterra.
Jarraian duzue, bada, solasaldi osoa entzungai.