Gurean 11.300 txerto jarriko dira

Jasone Zabala 2008ko urriaren 2a

j.z. > bergara Eguaztenean hasi zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina, eta birusa iazkoaren parekoa izatea espero dute agintariek. Gripea heltzear da. Jarri txertoa leloa izango du aurtengo kanpainak. Azaroaren 15a arte izango da kanpaina. Txertoa hartu behar dutenen artean 65 urtetik gorako pertsonak, patologia kronikoak dituztenak –diabetikoak, bihotzeko gaitzen bat dutenak– eta ospitaleko langileak daude. "11.300 txerto banatu ditugu Debagoienean. Pasa den urteko antzerako kopurua; eguaztenean hasi ziren osasun zentroetan txertoa banatzen eta hartu nahi duenak txanda hartu behar du" adierazi du Arantxa Urruzola Gipuzkoa mendebaldeko kanpainaren arduradunaren arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak