Guraso.com: gurasoen premiak asetzeko eta zalantzak argitzeko webgunea

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko mar. 5a, 14:03
Gurasoendako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditu webguneak. Hala nola, teknologia berriak, osasuna, prebentzio gaiak, hezkuntza formala eta ez formala, kulturartekotasuna, jolasak, sexualitatea, hiztegiak edo familiendako planak. Euskararen transmisioan eragiteko helburuarekin, euskara hutsean egina dago webgunea, hizkuntza eta eduki ulergarriekin.

Bi atal nagusi ditu:

  • Atal finkoa: gurasoendako interesa izan ditzaketen gaien inguruko artikuluak jasotzen duena
  • Atal dinamikoa: Hemen sartzen dira hainbat kolaboratzailek gai ezberdinen inguruan idatziko dituzten artikuluak (psikomotrizitateta, aspektu legalak, pediatria, aisialdia edo prebentzioa, adibidez); albisteak, bai erakundeengatik datozenak, egiten diren ikerketen emaitzak, edo guraso elkarteek eurek sortzen dituztenak, adibidez; agenda, zorion agurren txokoa eta argazki galeria.

Atal dinamikoan, baina, aukera dago kanpotik edozein galdera egiteko kolaboratzaileetako bati, agendan ekitaldiak sartzeko, zorion agurretarako argazkiak bidaltzeko edo edozein proposamen eta albiste bidaltzeko.

Guraso.com webgunea Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak sortu dute, Txus Arrietaren ideiari kasu eginez. Arrasateko Udalaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du webguneak.

Aurkezpena

Webgunearen aurkezpena Arrasateko Kulturaten egin dute eta hantxe egon dira, besteak beste: Arkaitz Biain, Arrasateko Udaleko Euskara zinegotzia; Eneko Azkarate, Goiena Komunikazio Zerbitzuak enpresako informazio kudeatzailea; Txus Arrieta webgunearen ideia izan zuena; eta Eneko Barberena Txatxilipurdiko zuzendaria.

Debagoieneko ikastetxeetan, aisialdi elkarteetan eta guraso taldeetan ere aurkeztuko dute laster Guraso.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak