Gripearen aurkako txertoa har daiteke gaur hasi eta urriaren 31ra bitartean

Leire Kortabarria 2007ko irailaren 24a

Gaur, astelehena, hasi da aurtengo gripearen aurkako txertaketa kanpaina. Gaurtik urriaren 31ra arte, 65 urtetik gorako guztiek edo gaixotasun kronikoren bat –diabetesa edo bihotzeko, biriketako, giltzurruneko… gaitzen bat– duten adin horretatik beherako guztiek txertoa hartzeko aukera dute, eta Osasun saileko arduradunek horixe egitea gomendatzen diete.

Horretarako, norbere herriko osasun zentroan txanda hartu behar dute. Bestalde, Arrasaten dagoeneko jakinarazi dute nagusien egoitzetan eta auzoetako alkatetza lokaletan egongo direla urriaren 1etik 5era bitartean, txandaka. Helburua da gutxienez 65 urtetik gorakoen %70 txertatzea; iaz, %69 txertatu zuten.

Zaintzaileek ere bai

Gipuzkoa Mendebalde osasun zonaldean sartzen da Debagoiena. Zonalde horretarako gripe kanpainaren arduradun Arantxa Urruzolak dioenez, aurten 48.500 txerto banatu dituzte dagoeneko zonalde horretan, batzuk herritarrendako eta beste batzuk zaintzaileendako, eta iazko birus berberean oinarrituta egin dituzte aurtengo txertook.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak