Gripearen aurkako txertoa astelehenetik aurrera hartu daiteke

Maider Arregi 2010eko irailaren 17a

Arrisku-taldeek, hilaren 20tik urriaren 31ra arte izango dute anbulatorio eta gertueneko zentroetan gripearen txertoa hartzeko aukera.

Gripea infekzio-gaixotasuna dela eta edonork harrapa dezakeela azaldu dute medikuek. Hala, arrisku taldeak txertatzeko gomendioa egiten dute Debagoieneko Ospitaletik.
Arrisku taldeetan daude: 65 urtetik gorakoak, diabetikoak eta gaixo kronikoak. Azken talde honetan, gaixo kronikoen artean alegia, biriketako, bihotzeko, gibeleko eta giltzurruneko gaixotasunak dituztenak daude.
Txertoa gertuko osasun zentroan edo anbulatorioan jaso dezakete interesdunek gaurtik, hilaren 20tik, urriaren 31ra arte bitartean. Zentroan bertan jartzen dute medikuek txertoa.

Txertoa hartzeko zer egin?

65 urtetik gorakoek, berriz, nahikoa dute osasun txartel indibiduala edo NAN agiria eramatea. Aipatutako beste arrisku taldeetakoek, ohiko medikuarengana joan beharko dute bolantea jasotzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak