Gripearen aurkako kanpaina: 11.500 txerto emango dituzte ibarrean

Goiena 2010ko ira. 21a, 16:25
Atzo hasi eta urriaren 31ra bitartean arrisku taldeetan daudenek gripearen aurkako txertoa hartu dezakete Debagoieneko anbulatorio eta gertueneko zentroetan. Arrisku-talde batekoa izan ezean, ohiko medikuarengana joan behar da txertoa hartzeko txartela eskuratzeko. Kanpaina hasi berri dute eta azaldu digutenez, jende ugari gerturatu da dagoeneko.

Gripea infekzio-gaixotasuna dela eta edonork harrapa dezakeela azaldu dute medikuek. Horregatik, arrisku taldean dudenei txertatzeko gomendioa egin die Osakidetzak. Arrisku taldeetan daude: 65 urtetik gorakoak, diabetikoak eta gaixo kronikoak. Azken talde horretan, alegia, gaixo kronikoen artean, biriketako, bihotzeko, gibeleko eta giltzurruneko gaixotasunak dituztenak daude.

 

Ohiko legez, haurdun dauden emakumeei ere egin die Osakidetzak txertoa hartzeko deia; izan ere, haurdunaldiaren bigarren aldia da arriskutsuena eta komeni da 3-4 hilabeteko haurdunaldian gripearen aurkako txertoa hartzea.

 

Aipatutako arrisku-talde batekoa izan ezean, ohiko medikuarengana joan behar da txertoa hartzeko txartela eskuratzeko. Guztira, 11.500 txerto emango dituzte Debagoienean.

 

Kanpaina hasi berri dute eta azaldu digutenez, jende ugari gerturatu da dagoeneko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak