Grebak izandako erantzuna Debagoienean

Maider Arregi 2010eko ekainaren 28a

Hauxe da Udalek, lantegiek, hezkuntza eta osasun zerbitzuek gaurko greba deialdiari eman dioten erantzuna. Horrekin batera, Herrizango Sailetik adierazi dute normaltasunez joan dela goiza. Bestalde, Goiena komunikazio zerbitzuak taldeko langileek bat egin dute hainbat sindikatuk gaurko deitu duten greba deialdiarekin; hala, gaur greba deialdiaren jarraipena baino ez du egingo Goienak.

UDALAK

Oñati: greba atera da zerbitzu guztietan. Zerbitzu minimoak izango dira.

Elgeta: greba. Dena itxita.

Antzuola: greba. Dena itxita.

Leintz Gatzaga: greba.

Aretxabaleta: zerbitzu minimoak.  

Eskoriatza: Udala itxita dago jaiak direlako. Bi lanuzte egitea adostu da: 10:00etatik 12:00etara eta a 18:30etik 19:30era. Eskoriatzako Udalak dei egiten die herritarrei  18:30ean herriko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera.

Aramaio: greba egingo dute.

Arrasate: asanblada ez loteslea egin dute 37 lagunek. Grebaren alde 30. Udaltzaingoa lanean dabil. 

Bergara: greba atera da. Udaltzaingoak ez du grebarik egingo. Erregistroa zabalik egongo da, 08:30-13:30. Beste tramitaziorik ez da egingo. Guardiako zerbitzua egongo da. Lurperatze zerbitzua ere bai premiarik egonez gero.

LANTEGIAK

Arrasate

Fagor Arrasate: ez dute greba egingo.
Fagor Elektratresnak: ez dute greba egingo.
Fagor Elektragailuak: ez dute greba egingo.
Fagor Elektronika: ez dute greba egingo.
Fagor Ederlan:  San Pedroak direla-eta Eskoriatzako lantegian jai daukate. Arrasaten, sindikatuek Ederlanen greba irten dela adierazi digute.
Fagor Automation: ez du greba egingo.
JMA: greba egingo dute.
Asmobi: greba egingo dute.
Joma: greba egingo dute.
Polmetasa: greba egingo dute.
Union Cerrajera: greba egingo dute.
Ikerlan: ez du greba egingo.
Gelma fundizioak: ez dute asanblada egin; gehiengoa ez absolutua UGTk daukala esan digute.

Oñati

Chinchurreta: greba egingo dute.
Cegasa: greba egingo dute.
Steadler: greba egingo dute.
Betik: ez dute greba egingo.
Nemesio Zubia: greba egingo dute.
Zahor: greba egingo dute.
Garay: greba egingo dute.
Ulma taldea (Construccion): ez dute greba egingo.
Ulma Hormigon Polimero: ez dute greba egingo.
Ulma Forja: ez dute greba egingo.
Ulma Packaging: ez dute greba egingo.
Fagor Industrial: ez dute greba egingo.
Fagor Etxetresna Elektronikoak: ez dute greba egingo.

Bergara

Candy:  greba egingo dute.
Arcelor Mital:  EREn daude eta oso jende gutxi dago lanean. Daudenek greba egingo dute.
Geyser Gastech:  Fagor Etxetresnak-eko bazkideek bozkatu dute eta ez da greba irten.
Soraluce: Greba egingo dute.
TTT: greba egingo dute.
Tourunsa: greba egingo dute.
Metagra: greba egingo dute.
Tavex: ez omen da loteslea, beraz bakoitzak nahi duena egingo du.
Lazpiur: greba egingo dute.

Antzuola

Elay: greba egitea erabaki dute.
Belzers-Elay: greba egitea erabaki dute.
Matz Erreka:  ez dute grebarik egingo.
Goizper: Lanean dabiltza.

Elgeta
Recyde: greba egitea erabaki dute.
Sisteco: greba egitea erabaki dute.
Laibe: langile bakoitzak erabakiko du lanera joan ala ez joan.
Elkoro: greba egitea erabaki dute.
Tapen: greba egitea erabaki dute.

Aretxabaleta

Azbe: ez dute bozkatu San Pedroengatik jai dutelako.
Copreci: bozkatu dute eta emaitzen arabera  greba irten da, baina ez da loteslea.

HEZKUNTZA

Arrasate

Huhezi: jai daukate gaur eta bihar, San Pedroak direla-eta.
Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoa: ez dute greba egingo.
Institutua (Batxilergoa eta DBH): ez dute greba egingo.
Eskualdeko AEK-k greba egingo du.

Udal Euskaltegia: Udaleko bozketarekin batera.

Oñati

Eteo: ez dute greba egingo.
Txantxiku ikastola: ez dute greba egingo.
Errekale Herri Eskola: ez dute grebarik egingo.
Elkar-Hezi: ez dute greba egingo.
Zuazola (Aita Madina): ez du inork deialdirik egin irakasleen artean. Administrazioko langileen artean, berriz, batzuek egingo dute.
Larraña (San Lorentzo):  Ez dute grebarik egingo.

Udal Euskaltegia:  greba egingo dute.


Bergara

Aranzadi Ikastola: ezezkoa atera da.
Mariaren Lagundia: ikastetxeak ez du greba egingo, ez dute bozketa egin. Haurtzaindegiak greba egingo du.
San Martin Agirre Herri Eskola: ez dute greba egingo.
Miguel Altuna Institutua: egin zen bozketa baina ez zen quorumik  egon eta, beraz, bihar nor berak erabakiko du zer egin.
Ipintza Institutua: ez dute greba egingo.
Udal Euskaltegia: Udaleko bozketarekin batera.

Aretxabaleta - Eskoriatza

 Arizmendi ikastola:  langileen %80k jai dute uztailaren 1era arte; gainerakoek ez dute  bozkatu.

Kurtzebarri Herri Eskola: ez dute greba egingo
LH Institutua: ez dute greba egingo
Leintz Udal euskaltegia: deitu konfirmatzeko
Eskoriatzako Huhezi eta Luis Ezeizak jai dute.

Osasun zerbitzuak

Langile bakoitzak erabakiko du bihar lanera joan ala ez ibarreko anbulatorioetan;  eta bihar bertan lanera agertzen diren langile kopuruaren arabera, zerbitzu minimoak eskainiko dira.

Eskoriatzako anbulatorioa: festetan daudenez, bihar jai izango dute.
Baina  ez grebagatik.

Merkatarien elkarteak

 Ibai Arte: nahi duena joango da lanera. Denda bakoitzak erabakitzen du.
Aretxarte: Aretxarte izenean ez dute grebarik egiten. Denda bakoitzak erabakitzen du greba egin ala ez.
Bedelkar: Bedelkar izenean inoiz ez dute grebarik egiten. Denda bakoitzak erabakitzen du greba egin ala ez.
Txanda: Txandan greba ez egitea irten da, baina denda bakoitzak nahi
duena egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak