Greba deialdia ELA eta LAB sindikatuek egin zuten hasieran eta CCOOk deialdiarekin bat egin du ondoren. Aspaldiko partez, ia sindikatu guztiak ados daude greba deialdiarekin.
Adegik proposatzen dituen aldaketek metalgintzaren arloko 23 artikulu aldatzea edo kentzea dakartela salatu du ELAk. Adegiren proposamenean langileen oporrak egutegi batean jasota edo zehaztuta ez egotea, edo ultra-aktibitatea kentzea bezalako neurriak daude.
Enpresa askok egin dute bat
Grebaren antolatzaileek grebak jarraipen handia izango duela adierazi dute. Debagoienean metalgintzaren arloko enpresetako langile askok bat egin dute deialdiarekin, adibidez, Arrasateko Polmetasa, Bergarako Arcelor eta Oñatiko Hijos de Juan Garai enpresetakoek.
Metalaren arloko greba ez da egubakoitzean deituta dagoe bakarra. Arte grafikoetako arloko langileak ere grebara deituta daude.