Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat sindikatuk deituta, astero bi egunetan lanuzteak egingo dituzte kudeaketa zuzeneko eskoletako jangeletan langileek, martitzenetan eta eguenetan; gaur hasi dituzte mobilizazioak. Debagoieneko jangela gehienek bat egin dute deialdiarekin, eta hala, guraso eta ikastetxeek ahal duten moduan moldatu behar izan dute. Urtebeteko iraupena du dagoeneko kudeaketa zuzeneko eskoletako jangeletako langileen gatazkak. Hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapausorik eman ez dela eta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta astean bitan lanuzteak egingo dituzte, eta gaur izan da lehenengo lanuztea.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!