Greba arlo publikoan; zerbitzu minimoak osasun zentroetan eta Udaletan

Jon Berezibar 2010eko maiatzaren 25a

Udal guztietan – Elgeta salbu – greba egingo dute gaur, ohi bezala, zerbitzu minimoak bermatuta. Osasun zerbitzuetan ere zerbitzu minimoekin egingo dute lan nahiz eta gune eta anbulatorio bakoitzeko langileek greba egin edo ez, banaka erabakitzen duten. Hezkuntza arloan ere greba egingo dute zentro publiko guztietan (Bergaran jai eguna da, halere).

Greba, gunez gune

Udalak

  • Eskoriatza: Greba. Gutxieneko zerbitzuak bakarrik eskainiko dira maiatzaren 25ean, hau da 10:00ak eta 13:30ak bitartean udaleko irteera/sarrera erregistroa zabalik egongo da. Gainontzean kiroldegia, liburutegia, Ibarraundi museoa nahiz bestelako zerbitzuak itxita egongo dira.
  • Arrasate: Udal langileek greba egingo dute; udaltzainen zerbitzu minimoak egongo dira. Kiroldegiak itxita egongo dira. 
  • Aretxabaleta: Udal langileek greba egingo dute. Udaltzainen zerbitzu minimoak bakarrik egongo dira. 
  • Leintz Gatzaga: Greba; udaletxea itxita.
  • Aramaio: Greba egingo dute, ez da zerbitzu minimorik egongo. 
  • Antzuola: Greba egingo dute, ez da zerbitzu minimorik egongo. 
  • Elgeta: Lana egingo dute. 
  • Oñati: Greba egingo da. Zerbitzu minimoak udaltzaingoan. Horrez gain, bulegoan pertsona bat egongo da sarrerak emateko eta beste bat arlo ekonomikoan eta gizarte zerbitzuetan beste hainbeste. Kiroldegia eta kultura etxea itxita. 

 

Osasun arloa

Zerbitzu minimoak bermatzen dira anbulatorio eta ospitalean. Ez da aurrez bozketarik egingo, langile bakoitzak erabakitzen du greba egin edo ez.

 

Hezkuntza

 

  • Antzuola: Bergarako jaiak direla-eta jai.
  • Bergara: Bergarako jaiak direla-eta jai! 
  • Arrasate: Herri eskolan eta institutuan greba.
  • Eskoriatza:Luis Ezeiza herri eskolan greba. 
  • Aretxabaleta: Lanbide heziketa institutuan greba. Krurtzebarri BHI eta eskolan berdin.
  • Aramaio: Herri eskolan greba
  • Oñati: Herri eskolan greba, baita Zuazola-Larraña institutuan ere.
  • Elgeta: Bergarako jaiengatik itxita. Haur eskolan irakasle batek jardungo du.
  • Gatzaga: greba 

 

Suhiltzaileak

Ohiko jarduna egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak