Aspaldiko partiduetan ez bezala, Mondrak eguenean markagailuan aurretik jartzea lortu zuen; gola, Iker Lopezek egin zuen 49. minutuan. Hasierako minutuetan Mondrak izan zuen baloiaren jabetza, baina 70. minututik aurrera, UDA izan zen nagusi. "Taldeak sinistu egin du berdintzeko gai ginela eta, azkenean guk geure aukera aprobetxatu dugu", azaldu zuen lehia amaitutakoan Igor Arenaza UDAko entrenatzaileak. Hala izan zen, luzapeneko minutuetan, Arkaitz Garaik falta bidez egin zuen berdinketa.
"Bigarren zatian defentsan sartuta egon garen arren, UDAk ez du aukera garbirik izan; horregatik, uste dut hiru puntuak merezi izan ditugula", argitu gura izan zuen Igor Gordobilek.
Jokalariek erakutsita jarreran, baina, ados zeuden biak ala biak. "Harro egoteko taldea daukat; gustura geratu naiz jokalariek egin duten lanarekin", esan zuen pozik Arenazak. Gordobil ere iritzi berekoa zen: "Jokalariek erakutsitako jarrera ona izan da; horrela jarraituz gero, datozen partiduetan emaitza onak aterako ditugula uste dut".