Google Mapsen autoa Arrasatetik dabil

Jon Berezibar 2009ko urr. 7a, 15:14
Juleniturbe Twitter erabiltzaileak harrapatu eta argazkia atera dio bilatzaile erraldoiaren mapa eta trafiko zerbitzuaren autoari. Googlek mapetan aukera ematen du mapez gain lekuan bertan ateratako irudiak ikusteko, 360 graduko perspektiban. Mundu osoan dabiltza "errealitatea" ateratzen eta gaurkoan Arrasatetik harrapatu dute autoa.

Eskerrik asko Julen Iturbe eta informatu gaituztenei.

Aurki ikusiko ditugu irudiok Google Street View zerbitzuan hortaz, mapa, satelite eta erliebeko datuekin batera.

 

 

Ikusi mapa handiagoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak