Hori ziurtatzen duen kontratu administratiboa sinatu zuten atzo, eguaztena, arratsaldean Goienako zuzendari nagusi Inazio Arregik eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontratazio Zerbitzuko arduradun Patxi Elolak, Gasteizen. Kontratu horrek bermatzen du GOITBk datozen 10 urteotan banatu ahal izango duela seinalea.
Ezinbesteko pausoa
Kontratu hori beharrezkoa zen GOITBk legez emiti dezan, kontuan hartuta itzalaldi analogikoa abenduaren 31n izango dela Debagoienean.
Tokiko Lurreko Telebista Digitalaren lehiaketan, Debagoienean emititzeko baimena lortu zuten gainerako hiru kateek ere sinatu behar dute kontratu bera.