Goikobaluk eta Ganbara Txikik urrezko garaikurra lortu dute Errenterian

Arritxu Barruso 2008ko abe. 30a, 10:13
Debagoiendarrek lan bikaina egin zuten, abenduaren 27an, Errenteriako Gabon kanten txapelketan. Arrasateko Goikobalu abesbatzak eta Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak urrezko garaikurra lortu zuten. Arizmendi ikastolak ere saria lortu zuen; kasu horretan, zilarrezko garaikurra.


Errenteriako Ereintza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak urtero bezala Gabon Kanten Txapelketa antolatu du aurten ere. Aurreko larunbatean, 2008ko abenduaren 27an,  62. edizioa ospatu zen Errenteriako Udal Kiroldegian. Goizez haurren abesbatzek eta arratsaldez 16urtetik gorako abeslariez osatutako abesbatzek parte hartu zuten.

Duela lau urte puntuazioaren araberako sailkapena egiten hasi ziren txapelketa honetan. Horrela, 100 eta 75 bitarteko puntuazioa lortzen dutenak urrezko garaikurra eskuratzen dute; 75 eta 50 artekoek zilarrezkoa eta 50 puntu baino gutxiago lortzen dutenek brontzezkoa.

Mahaikideak Gipuzkoako abesbatzetako zuzendariak izan ohi dira; aurtengoan Landarabaso abesbatzako Iñaki Tolaretxipi, Oroith abesbatzako Katrin Iturralde eta Sostoa abesbatzako Jesus Mari Sagarna izan dira.

Horrela, 9 taldetatik hiruk lortu dute lehen postua: Errenteriako Orereta Abesbatzak, Oñatiko Ganbara Txiki abesbatzak eta Arrasateko Goikobalu abesbatzak

Zilarrezko garaikurra lortu zuten, berriz, Debagoieneko Arizmendi Ikastolak, Lezoko Txinparta abesbatzak eta Errenteriako Orereta Txiki abesbatzak. Azkenik, brontzezko garaikurra Tolosako Hodei Truk, Andoaingo Xingola eta Urretxu-Zumarragako Ikastolako abesbatzek lortu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak