Goienaren gida komertzialak banatzen hasi dira

Usoa Agirre 2010ko urt. 13a, 10:16
Gaur hasi dira Oñatiko eta Bergara aldeko (Bergara, Antzuola eta Elgeta) gidak banatzen. Leintz aldekoa (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio) astelehenetik aurrera, urtarrilaren 18an hasita, banatuko dute. Gidan iragarkia egin duten bezeroek eta egubakoitzeko 'Goienkaria' jasotzen dutenek doan jasoko dute.

Betiko informazioa izango dute gidek, eguneratuta; bezeroen telefono eta iragarkiez gain, intereseko telefonoak (osasun zerbitzuak, suhiltzaileak, ertzaintza eta udaltzaingoa, garraioak, giza erakundeak), guardiako farmaziak, garbiguneen ordutegia, zaborren egutegia eta Mankomunitateko merkatariendako informazioa.

Salgai, 10 euroren truke

Gidan iragarkia egin duten bezeroek eta egubakoitzeko 'Goienkaria' jasotzen dutenek doan jasoko dute.

Printzipioz, herritarrek bere herriko gida jasoko dute baina beste herri bateko gida jaso nahi izanez gero edo gida bat baino gehiago jaso nahi badira Goienako egoitza ezberdinetan erosi ahal izango dira. Gida guztiek prezio bakarra izango dute: 10 euro.

Interneten

Aurten ere, Goiena.net-en gida komertzialeko telefono eta helbideak kontsultatu ahal izango dira.

Banaketa

Banaketarekin edozein zalantza izanez gero, deitu mesedez Batu-Banatu banaketa enpresako telefonora Tel.: 943 08 10 50 edota e-posta honetara bidali mezuak: banaketak@batubanatu.com

Tiradak

  • Leintz (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio): 10.400 ale
  • Bergara aldea (Bergara, Antzuola eta Elgeta): 6.600 ale
  • Oñati: 3.300 ale

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak