Goienaren aurtengo erronkak: 10. urteurrena, egoitza berria eta bazkideen kluba

Txomin Madina Milikua 2010ko eka. 23a, 17:18
Atzo egin zen Goiena Komunikazio zerbitzuen Batzar Orokorra, eta bertan, aurreko urteak emandakoaren errepasoa egiteaz gain, etorkizuneko erronken buruz ere egin zen berba. 10. urteurrena, egoitza berria eta bazkideen kluba indartzea dira datozen hilabeteotan Goienak dituen erronka nagusienak.

GOITB digitalean

Bat baino gehiago izan dira azken ikasturtean Goiena Komunikazio zerbitzuek gainditu dituzten erronkak. Goiena telebistaren hedapen digitala gauzatu da aurten, eta barrutian egon ala ez, Ibarreko herri guztietara heltzen da dagoeneko seinale digitala. 2025a arte legez emititzeko baimena eman dio honek GOITBri, eta egindako inbertsioak, merezi izan du. 

Kluba

Ikasturte honetan abiarazitako beste ekimen bat, Goienako irakurle zein ikus-entzuleen bazkide kluba izan da. Estepan Plazaola Goienako lehendakariaren esanetan emaitza onak eman ditu, eta berau indartzen jarraitzea da asmoa.

10. urteurrena

Hamar urte bete dituzte aurten Goiena Komunikazio Zerbitzuek: egindakoa errepasatu, eta orain arte bidelagun izandako guztiei eskerrak emateko garaia. Baita forma zein edukietan moldaketa garrantzitsuak egitekoa ere, batez ere interneten esparruan. Datozen hilabeteotan nabarituko dituzte horiek guztiak Goienaren erabiltzaileek. 

Egoitza berria

Egoitza berri baten bila ari gara Goienako zerbitzu guztiak bateratuko dituen egoitzaren bila, hain zuzen. GOIENArentzat aukera bikaina dago Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezkoen adarrarekin bat egin eta egoitza bera konpartitzeko. Aukera hori lantzen ari gara eta erabakia hartzeko momentua geroz eta gertuago daukagu. Ez da erraza izango, baina uste dugu ekonomikoki posible dela horrelako erronka bati aurre egitea, nahiz eta egoera ekonomiko onenean ez gauden.


Proiektu hauen guztien eta iaz lortutako emaitzen berri jaso zuten atzo egindako batzar orokorrean Goienako lan bazkideek, euskara elkarteek eta udalek, eta aurtengo aurrekontuak ere onartu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak