Goienako hedabide guztiak lanean

Arritxu Barruso 2007ko abu. 31a, 16:26
Bukatu dira dagoeneko udako oporrak eta Goienan ere hasi da normaltasunean murgiltzen ibarreko azken albisteen berri emateko.

Astelehenean kalean izango da berriz Asteleheneko Goienkaria ohiko atal guztiekin. Gogoratu, gainera, oraindik martxan dagoela Udako Argazkien Lehiaketa. Irailaren 17an amaituko da argazkiak aurkezteko epea argazkia@goiena.com helbidean. Egubakitzetako Goienkariaren opor osteko lehenengo atala irailaren 7an kaleratuko da.

Goiena telebistan ere dena prest dago ohiko albistegietara itzultzeko. Eguerdiko hiruak laurden gutxiagotan eta  gaueko zortzirak laurden gutxiagotan Goiatz Arana eta Julen Iriondok ibarrean gertatutako azken nobedadeen berri emango digute.

'Zu kazetari' saioak ere bere horretan jarraituko du oporren ostean. Beraz, badakizue, udaran zehar grabatutako bideo bitxiak gustura jasoko ditugu 'Zu Kazetari' saioan eman ahal izateko.

Goiena.net web gunean ere ibarreko azken informazioa jasotzeko aukera izango duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak