Bikain ziurtagiriak lehenengo aldiz banatu zituzten atzo, astelehena. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eman zizkien ebaluazioa pasa duten EAEko 30 enpresa edo erakunderi. Agiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek, Kalitaterako Euskal Fundazioak, garatu dute. Berau garatzeko plan pilotuan ere parte hartu zuen Goienak, eta atzo, euskararekiko duen konpromisoa eta helburu horretan erakutsitako bikaintasuna aitortu zion agiri horrek.
Debagoieneko bost enpresotako ordezkariak oso pozik agertu ziren jasotako agiriarekin. Ekitaldian parte hartu zuen ere Migel Lazpiur bergararrak, Confebask enpresaburuen elkarteko presidenteak, eta hark ere poza agertu zuen Debagoieneko enpresek euskararen alde egindako lanarekin eta agertutako emaitzekin.
Agiria jasotako enpresez gain, Debagoieneko parte-hartze handiagoa izan da Bikain agirietan, izan ere, modu boluntarioan ebaluaketak egiten ibili diren 120 lagunen artean zenbait debagoiendar ere ibili dira.