Goienak Estilo Liburua egin du

Miren Arregi Amasorrain 2007ko eka. 13a, 18:40
Estilo Liburua egin du Goienak talde barrurako. Hilabetetako lanaren ondorio, deontologiarekin lotuta, Goienako langileek nola jokatu behar duten zehazten da, eta finkatzen dira baita ere hizkuntzarekin lotutako arau, oinarri edota irizpideak.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibak bere estilo liburua aurkeztu du taldeko bazkide eta langileen artean. Kazetari eta langileentzat gida izango den liburua, Goienaren barru-erabilerarako izango da, oraingoz behintzat.
Goienako kazetariek idazterako orduan zein irizpide erabiliko dituzten zehazten ditu eta idazkeraren, maketazioaren eta hizkuntzaren gaineko arau, oinarri eta irizpide batzuk finkatzen ditu.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatiba multimedia enpresa bat izanik, estilo liburuak ere multimedia ikuspegia duela dio Goienako Eduki zuzendari Eneko Azkaratek.

Idazterako orduan erabiliko diren irizpide hauek kazetarien sormen lana ez dutela baldintzatuko ere badio Azkaratek. Izan ere, estilo liburuak jokamoldearekin eta egiteko moduarekin lotutako arau batzuk finkatzen ditu eta sormen lana, kazetariaren esku gelditzen da.
Hizkuntza arloan zehaztu dituzten irizpideetaz ere hitz egin du Azkaratek.

Hala ere, hedabide bakoitzak bere ezaugarriak dituela ere badio, eta egoeraren arabera euskalkiak ere erabiliko dira.
Goienako eduki arduradun Eneko Azkaratek uste du Goienari batasun itxura bat emango diola Estilo liburu honek.

Amaitzeko aipatu, Goienaren helburu, misio edota arau batzuk ere markatzen dituela eta hala, nolabait, Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibaren linea editoriala ere markatzen duela. Gaineratu du, estilo liburua barrurako egindako produktua dela eta langile guztiek aintzat hartu beharko dutela bertan jasotzen dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak