Goiena Telebistak 2.000 ikus-entzule irabazi ditu urtebetean Debagoienean

Usoa Agirre 2010ko mai. 20a, 23:07
CIES erakundeak kaleratu ditu udaberriko neurketaren emaitzak. CIESek Hego Euskal Herriko hedabideen audientziak neurtzen ditu: entzule, ikus-entzule eta irakurle kopurua. Urtean bi neurketa egiten ditu: udaberrian eta udazkenean. Goiena Telebistaren eta 'Goienkaria'-ren ikus-entzule eta irakurle kopuruak ere neurtzen ditu. Hemen dituzue Goienako hedabideei dagozkien datuak:

Goiena Telebista

  • %14,5eko sharea dauka, hau da, bezperan telebista ikusi zutenen artean, Goiena Telebista ikusi zuten %14,5ek. Kopuruetara ekarrita, 8.000 lagunek ikusten dute egunero Goiena Telebista.
  • 2009ko azken neurketan, Goiena Telebistak zeukan %10,6ko sharea.
  • Beste telebista batzuetako audientziekin alderatuta (Debagoienean):
    • Tele 5: 18.000 lagun (%33,5)
    • ETB 2: 16.000 lagun (%29,5)
    • ETB 1: 12.000 lagun (%22,1)
    • La Sexta: 9.000 lagun (%17,4)
    • TVE1: 9.000 lagun (%17,0)
    • Antena 3: 9.000 lagun (%17,0)
    • Goiena Telebista: 8.000 lagun (%14,5)
    • Cuatro: 5.000 lagun (%9,2)
    • TVE 2: 4.000 lagun (%8,3)
    • Teledonosti: 4.000 lagun (%6,9)
    • Gipuzkoa Telebista (Localia): 3.000 lagun (%5,4).

2009ko udaberriko neurketarekiko, 2.000 ikus-entzule irabazi ditu Goiena Telebistak. Gora egin du nabarmen. Datuetan ikus daitekeenez, Debagoieneko ikus-entzuleek Goiena Telebistarekiko duten fideltasun maila handia da; azken urteetako joerak hori erakusten du.

Goienkaria

Irakurle kopurua Gipuzkoan:

  • El Diario Vasco: 274.000 / 282.000 irakurle
  • Hitza: 60.000. / 68.000 irakurle
  • Gara: 38.000. / 43.000 irakurle
  • Goienkaria: 34.000 / 44.000 irakurle
  • Berria: 31.000 / 34.000 irakurle
  • Noticias de Gipuzkoa: 31.000 / 25.000 irakurle
  • Marca: 20.000 / 25.000 irakurle
  • El Pais: 15.000 / 15.000 irakurle
  • El Mundo Deportivo: 14.000 / 8.000 irakurle
  • El Mundo: 10.000 / 4.000 irakurle
  • El Correo: 5.000 / 6.000 irakurle

Irakurle kopurua Debagoienean:

  • Goienkaria: 30.000 / 34.000 irakurle
  • El Diario Vasco: 20.000 / 21.000 irakurle
  • Gara:  8.000 / 4.000 irakurle
  • Berria: 2.000 / 2.000 irakurle
  • Noticias de Gipuzkoa: 2.000 / 3.000 irakurle
  • Marca: 2.000 / 1.000 irakurle

Goienkaria nagusi da, askogatik, Debagoienean: Bigarren hedabide nagusiak, El Diario Vasco-k baino 10.000 irakurle gehiago ditu.

Gipuzkoan irakurle gehien dituen laugarren paperekoa da Goienkaria, Berria, Noticias de Gipuzkoa eta beste batzuen aurretik.

Paperekoen irakurle kopuruak behera egin du, oro har, munduan, eta baita Gipuzkoan eta Debagoienean ere. Ondorioz, salbuespenak salbuespen, papereko hedabide guztiek galdu dituzte irakurleak, baita Goienkaria-k ere. Joan den urteko udaberriko CIESen neurketarekiko, 4.000 irakurle galdu ditu Goienkaria-k Debagoienean.

Beste ondorio batzuk

  • Telebista da gipuzkoarrek eta debagoiendarrek gehien erabiltzen duten hedabidea. Ondoren datoz, irratia, internet eta papera.
  • Internet, lehenengo aldiz kokatu da paperekoen aurretik, hirugarren tokian kokatuz.
  • Beherako joera erakusten dute paperekoek.
  • Gorako joera nabarmena erakusten du Internetek, beste hedabide guztien aldean.
  • Datu bat: 2004an, Euskal Autonomia Erkidegoan, 375.000 erabiltzaile zituen egunero Internetek. 2010ean, ostera, 994.000 dira. Hau da: 2004tik 2010era artean, hedabideen hazkundea hau izan da:
    • Irratia: %4,3
    • Telebista: %2,7
    • Papera: %2,6
    • Internet: %265

Goiena.net

CIES erakundeak ez ditu neurtzen Goiena.net-en audientziak, baina Google analytics erremintarekin neurtzen ditu datuak eta datu horien arabera:

  • 2010eko lehen lau hilabeteetan 218.280 bisita izan ditu Goiena.net-ek; iaz, denbora-tarte berdinean 151.203 bisita izan genituen.
  • Lan-egunetan egunero 2.300 bat bisitari ditugu; 2009an 2.000 inguru genituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak