Goiena Telebistaren seinale digitala jasotzeko, beharrezkoa da Euskaltelen telebista digitaleko deskodetzailea izatea. Hori nola eskuratu? Bada 59 euroren truke Euskaltelen saltokietan, edo bestela, Elkar dendetan eta Mediamarket eta Eroski saltoki handietan.
Gure ibarrean, 11. dialean egongo da GOITB, gure mugetaz kanpo, 933. dialean sintonizatuko dute.
Euskaltelen telebista digitalari esker, LTDko kanalez gain, beste 15 kanal eta Euskal Autonomi Erkidegoko edozein tokitan digitalizatzen diren telebista lokalak ere ikus daitezke; eta Mirador Zinema, Helduentzako Mirador eta Mirador futbola zerbitzuetarako sarbidea ere ematen du.
Hitzarmen honek aurrerapauso handia suposatzen du Goiena Telebistarentzat, gaur egungo Debagoieneko bederatzi herrietan ikustetik, Erkidego osora zabaldu ahalko baitu bere eskaintza.