Inazio Uria enpresaria hil dute Azpeitian, tiroz

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abenduaren 3a

Azpeitiko jatetxe batetik irten ondoren gertatu da tiroketa, 13:03ean. Inazio Uria da hildakoa, Altuna y Uria enpresako arduradunetako bat. 71 urte zituen eta azpeitiarra zen.

Inazio Uria Mendizabal, Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa tirokatu dute eta hil egin da gaur (asteazkena) Azpeitian. DYAk baieztatu du heriotza, 13:52an. 13:03an izan da atentatua eta osasun zerbitzuek bertan artatu dute; 40 bat minutura utzi diote biziberritze lanei.

Bi ezezagunen aldetik, bi tiro jaso ditu Uriak: bat buruan eta bestea bularrean. 71 urte zituen eta azpeitiarra zen. Ez zeraman bizkartzainik.

Azpeitiko eraikuntza enpresako egoitzatik irten ostean jaso ditu tiroak, DYAk jakinarazi duenez. Loiola auzoan izan da atentatua, Kiruri jatetxe ondoan. Ordu horretan Kiruri jatetxera joaten zen Uria, jokoan egitera, jatetxeko kide baten arabera.

Ertzaintzak esan duenez, atentatu egileek erabili duten autoko jabea Itziarko (Deba, Gipuzkoa) gainean topatu dute, eskuak lotuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak