Ekimen honekin Euskal Gobernuak bat egiten du Nazio Batuen Erakundeko (ONU) idazkari orokor Ban Kimoonek hasitako Duintasuna eta justizia guztiondako kanpainarekin. Ekainean 630.000 ale banatu zituzten etxerik etxe, eta orain, haurrendako 73.000 eta nerabeendako 127.000 inprimaki argitaratuko dituzte. Bestalde, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 60. urteurreneko ekitaldien barruan, Euskal Gobernuko Giza Eskubideen zuzendari Jon Landak eta Baketik-ek idatzitako El compromiso vasco con los derechos humanos liburua argitaratu dute. Liburuari babesa eman diote, besteak beste, Mikel Laboak, Bernardo Atxagak, Anjel Lertxundik eta Gorka Landaburuk.