Gipuzkoarrok sortzen dugun zaborra, erakusketa batean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko urt. 11a, 11:55
"Amesgaiztorik ez!" lelopean, Gipuzkoako hondakinen gaineko erakusketa ekarri du gurera Debagoieneko Mankomunitateak. Bergarako Kultura etxean dago ikusgai erakusketa; eta, han egongo da hilaren 19a arte. Gero, Oñatin, Arrasaten eta Aretxabaletan jarriko dute.

Erakusketaren helburua, guk sortzen dugun hondakinen gaineko hausnarketa egitea da. Horretarako, hondakinen aspektu ezberdinak lantzen dira, arlo orokorretatik konkretuenetaraino. Erakusketa bost eduki multzotan banatzen da eta, produkzioaren kantitatea eta kalitatea, tratamendua eta kudeaketa nahiz hondakinen sorreraren eta kudeaketaren eboluzio kronologikoa kontuan hartzen da.

Hondakinen sailkapena

Hasteko, hondakinen gaineko gaur egungo egoera azaltzen da. Hondakinen sailkapena egiten da; gainera, kontsumo eta hondakinen sorreraren arteko erlazioa eta sortzen dituzten ingurumen, gizarte eta ekonomia arazoak azaltzen ditu. Lau pertsonako familia gipuzkoar batek etxean sortzen duen zaborra ere irudikatzen da; eta, hauek kontsumoan eta hondakinen sorreran duten eragina erreproduzitzen da.
Amaieran, etorkizuneko ikuspegi bat egiten da; bertan, herritarrak ideiak ematera gonbidatuta daude. Izan ere, denok gara arazoaren zati bat; eta, ere berean, baita konponbidearena ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak