Txuri-urdinen pasioaren lekuko izan ziren Realeko jokalariak Debagoienean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko eka. 17a, 17:06
Txuri-urdinez jantzi zen atzo ibarra. Lehen mailara igo izana ospatzeko, Gipuzkoan barrena egindako ibilaldiak Debagoienean ere izan zuen geldialdia. Oñatin eta Bergaran izan ziren Realeko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzakoak. Herri guztietan ezin egon eta, horrek haserreak sortu zituen, batez ere, Arrasateko zaleen artean. "Presidenteari eskatu diot irailean entrenatzera etortzea Arrasatera", esan zigun Mikel Gonzalezek atsekabeturik.

Oñatitik 12:15ean pasa da Realeko autobusa; gero, bidean geldialdia egin ondoren autobusak Arantzazurako bidea hartu du. Ordurako, zale mordoa zegoen Arantzazun jokalarien zain. Jokalariak, autobusetik jaitsi eta zaleekin argazkiak atera ondoren elizara sartu dira. Han, Iñaki Beristain apaizak hartu du hitza.

IMG_1261

Zaleak, pozik

Patxi eta Inazio Aranburu oñatiarrak Mikel Aranburu jokalaria agurtzera joan dira autobusetik jaitsi bezain laster. "Abizen berdina dugu-eta!", esan digute pozik. Jon Ander Aramendi hilabete alabarekin igo da Arantzazura: "Betidanik naiz Realzalea... oso pozik nago!".

IMG_1316

Lora eskaintza

Jokalari eta zuzendariek loreak eskaini dizkie Arantzazuko Ama Birjinari, eta ondoren ohorezko liburuan sinatu dute. Esan behar da Antoine Griezmann jokalari gaztea ez dela ibarrera etorri Frantziako selekzioarekin dagoelako. Aranburu, Mikel Gonzalez, Zurutuza, Labaka eta Prieto izan dira kamiseta gehien sinatu dituzten jokalariak. Horiez gain, Martin Lasarte entrenatzaileak ere txalo zaparrada handia jaso du. Esan digu Ama Birjinari eskatzera baino, eskertzera etorri dela. 

IMG_1286 IMG_1249

Kripta bisitatu dute

Jokalariek ez, baina entrenatzaile eta zuzendaritza taldeko kideek Arantzazuko kripata bisitatu dute. Gero, Arantzazuko Santutegia Hotelera joan dira bazkaltzera. Momentu honetan bazkaltzen daude eta asmoa da hemendik irten eta Bergarara joatea, Udaletxera. Adierazi digute ordu erdiko atzerapenarekin dabiltzala.

Bergarako plaza lepo

IMG_1401IMG_1432

 

IMG_1454

Arantzazun bezala, ume, gazte zein helduekin argazkiak atera eta autografoak sinatzeko unea hartu dute jokalariek, aurpegian nekea antzematen zitzaien arren. 17:30ak ingururako alde egin dute Bergaratik. Zatia geratzen zaie Donostiara iritsi aurretik. Merezi izan du.

Han aurkitu zuten San Martin plaza umez beteta, eta argazkiak atera eta sinadurak egin ostean, udaletxera jo zuten. Enara Minguez alkateordeak artatu zituen han, lobaren txuri-urdin kamiseta soinean zuela. Eta berba batzuk eskaini zizkien bertaratutakoei udalbatzaren izenean. Esan zien, futbol zalea izan ez arren, "ohore bat" zela Bergarara etorri izana eta gogoan izan zuen kartzelan dagoen Iker Sarriegi Realeko jokalari ohia. Unibertsitateko ikaskide izandakoak zirela aipatu zuen.
Arantzazun bezala, ume, gazte zein helduekin argazkiak atera eta autografoak sinatzeko unea hartu zuten jokalariek, aurpegian nekea antzematen zitzaien arren. 17:30ak ingururako alde egin zuten Bergaratik. Zatia geratzen zitzaien Donostiara iritsi aurretik. Merezi izan zuen.

IMG_1464

 

Argazkilaria: Julio Calleja

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak