Aretxabaletako udalak azaldutakoaren arabera, urtegi batzuk gorabehera handiak izaten dituzte, baina Urkuluko urtegia poliki-poliki bete eta husten da. Lehorteetan ere ez da %50etik jaitsi.
Udaberrian gora
Adituen arabera, eta aurreko urteetako datuak ikusita udaberrian urtegiaren ur mailak gora egingo du, apirila eta maiatzean euri asko egin ohi baitu ingurune honetan.