Gipuzkoako paleontologia eta arkeologia biltegia inauguratu dute Donostian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko urtarrilaren 21a

Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako material arkeologikoa eta paleontologikoa gordetzeko biltegi zentro bat zabaldu du Donostian. Biltegia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren menpekoa da eta 1.000 metro koadroko azalera du.

Materiala jasotzeko, materiala aurrez tratatzeko eta behin betikoz biltegiratzeko guneak ditu zentroak. Gainera, isolamenduari eta lokalaren klimatizazioari arreta berezia jarri diote.

Lezetxikiko aztarnak

Biltegian dagoen historiaurreko material zaharrenetarikoa Arrasateko Lezetxiki koban aurkitutako Neanderthal espezieko emakume baten besahezurra da. Paleontologiaren esparruan, azpimarratzekoa da Arrikrutz Kobako lehoia.

Arkeologoak ez daude gustura

Aranzadi elkarteko Alvaro Arrizabalagak esan digu biltegia eraikitzeko prozesua ez dela parte-hartzailea izan eta arkeologoen iritzia ez dutela kontuan hartu. Eusko Jaurlaritzak ez duela Aranzadirekin harremanik eta egoera hau ezin dela errepikatu gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak