Gipuzkoako museoen webgunea,
www.gipuzkoakomuseoak.net eta
www.museosdegipuzkoa.net , euskaraz eta gaztelerazko bertsioetan, martxoaren 31z geroztik, martxan dago. Bertan, lurralde osoko museoen ikuspegi orokorra, interpretazioa zentroa eta museoen eskaintza aurkituko dituzue. Izan ere, eskaintza guzti hori gaur egun, tantaka eta modu
sakabanatuan jasotzen du bisitari potentzialak. Atari honek badu gainera, atal
pribatu bat, non zentro ezberdinen koordinazioa, eta beraien arteko sareko
lana garatu ditzaketen.
Atari berriak sail
ezberdinak ditu, herritarrak, bere interesen beharretara hobekien egokitzen den jarduera,
gaia edo espazioa aurki dezan. Hain zuzen ere, hau da atari honen
berrikuntzarik nabarmenena: ez da agenda soila, iradokizunak eta irizpide zehatzen
araberako bilaketak egin daitezke.