Gipuzkoako Kirol Txartela abian jarriko du Aldundiak, txartel mankomunatua eredu hartuta

Leire Kortabarria 2010eko otsailaren 11

Foru Aldundiak begiz jo du Debagoieneko kirol abonua Gipuzkoako Kirol Txartela diseinatzeko. Datorren urterako hainbat herritan hastea da asmoa, eta beharbada aurten egitasmo pilotu gisa abian jartzea.

Iñaki Ugarteburu Aldundiko Kirol zuzendari nagusiaren hitzak dira hauek: "Gipuzkoan horrelako bi esperientzia daude bakarrik, bat Buruntzaldean eta bestea Debagoienean, eta biak kontuan hartu ditugu". Ugarteburuk azaltzen duenez, Gipuzkoako Kirol Txartela "udal desberdinetan: handietan, txikietan…" ezarriko da, baldintza desberdinetan: hala, tamaina baten azpitik dauden herriak berez ez lirateke sarean sartuko, baina horietako herritarrek berdin-berdin izango lukete Gipuzkoako txartela ateratzeko modua: "Elgetar batek, adibidez, Bergaran egin beharko luke abonatu txartela, eta Gipuzkoako kirol txartelarengatik gehigarria ordaintzeko aukera izango luke. Gipuzkoako txartela norbanakoa izango da, eta norberak aukeratuko du kuota gehigarri bat ordaindu nahi duen". Norbanakoek bezala, udal bakoitzak erabakiko du txartel horren sarean sartu nahi duen edo ez. Baina abantaila handi bat izango du udalendako: "Eurendako ez da kosturik izango. Planteatzen gabiltza konpentsazio sistema bat: zenbat bisita jasotzen duten arabera, konpentsazio batzuk jasoko lituzkete. Funtsean, eurendako lan handiagoa izango da txartel hau, baina kostua ez da izango", azaltzen du Iñaki Ugarteburuk.

Bergaran aldaketak

Txartel mankomunatuarekin jarraituz, albiste izango da datozen egunotan, beste arrazoi batengatik: izan ere, Bergarako Udalak laster erabakiko du ze jarrera hartzen duen txartel mankomunatuarekiko. Bergaran egoera berezia dago, Bergarako kirol abonu arrunta garestiagoa delako txartel mankomunatua baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak