Gipuzkoako Foru Aldundiak bailarako errepideak konponduko ditu

Maider Arregi 2009ko apirilaren 21a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,8 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Urola eta Deba bailaretako errepide zoruak konpontzeko. Lanak hurrengo asteetan hasiko dira. Guztira, 50 kilometro errepide zati konponduko dira. Hala, neguan hondatutako errepideak konpontzea da helburua. Guztira, 12.000 tona aglomeratu zabalduko dituzte. Debagoienari dagokionez eta lehentasuna dutenen artean, Antzuola eta Deskargako errepidea eta Arlabango errepidea daude. Bigarren mailako errepideetako lanak ekaina erdirako amaitzea espero dute.

Lehentasunezko eta oinarrizko bide sareak

  • N-634. 17,400 - 20,500 k.p. (Zarautzen zehar)
  • GI-632. 0,000 - 3,000 k.p. (Beasain)
  • GI-632. 14,000 - 19,200 k.p. (Deskarga)
  • GI-627. 19,000 - 27,000 k.p. (Arlaban)
  • GI-632. 20,400 - 22,000 k.p. (Antzuola)
  • N-634. 64,000 k.p. (Eibarko biribilgunea)

Eskualdeetako sareak

  • GI-3950 (Ixua) 4,000 - 9,000 k.p. (Eibar)
  • GI-3302 (Aginaga) 0,000 - 0,800 k.p. (Eibar)
  • GI-3301 (Arrate) 0,000 - 2,800 k.p. (Eibar)
  • GI-2636 (Markina) 0,310 - 0,620 k.p. (Elgoibar)
  • GI-3360 (Angiozar) 1,000 - 5,000 k.p. (Bergara)
  • GI-3310 (Salinas) 3,500 - 6,000 k.p. (Leintz Gatzaga, Eskoriatza)
  • GI-3346 (Zarimutz) 1,000 - 1,300 k.p. (Eskoriatza)
  • GI-3593 (Lamiategi) 2,000 - 2,500 k.p. (Oñati)
  • GI-3511 (Brinkola) 0,000 - 1,500 k.p. (Legazpi)
  • GI-2634 (Landeta) 23,000 - 24,000 k.p. (Azpeitia)
  • GI-3740 (Urraki) 5,000 - 11,000 k.p. (Errezil, Bidegoian)
  • GI-3272 (Lasao) 0,000 - 1,500 k.p. (Zestoa)
  • GI-3811 (Artadi) 0,000 - 2,000 k.p. (Zumaia)
  • GI-2632 (Eizaga) 5,000 - 11,000 k.p. (Ormaiztegi, Ezkio - Itsaso)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak