Uribarrenek adierazi du kanpoko haragia harategietara gure haragiarekin nahastuta joaten bada, ez dela "horren erraza" jakitea "bertakoa den edo kanpokoa". Eta horretxegatik uste du babes publikoa beharrezkoa dela, "baserritarren kudeaketarekin batera, ondo identifikatuta joan dadin zer den kanpokoa eta zer bertakoa".
Kudeaketa bakarra
Zera ere gaineratu du: Gipuzkoako Foru Aldundia "aspaldi" dabilela partaidetza publikoaren ikuspuntuarekin lanean. "Saiatu behar gara lau hiltegien kudeaketa bateratura iristen. Zaila izango da, baina horrek arrazionaltasun batera eramango gaitu, eta eskaintza hori modu errazagoan egitera, Gipuzkoako komertzial baten bitartez".