Gipuzkoako bidegorri sareak 378 kilometro izango ditu 2015ean

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abu. 21a, 15:52
Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorrien lurralde plan sektorialaren aurrerapena aurkeztu du. Egun guztira, 194 kilometro daude erabilgarri Gipuzkoan eta 2015erako 378 kilometro bidegorri izatea aurreikusten du.

Egun erabilgarri dauden 194 kilometro horietatik 31,6 daude Debagoienean. Hain zuzen ere, Antzuolan 2 kilometro pasatxo du bidegorriak. Aretxabaletan, 10 kilometro. Arrasaten beste 10 kilometro daude erabilgarri. Bergaran 4 kilometro eta erdi eta azkenik Eskoriatzan, hiru kilometro. Betiere garbi eduki behar da, datu horiek, Gipuzkoako diputazioak eginiko bidegorrien berri ematen dutela.

Diputazioaren helburua plan sektorial horrekin, bizikletaren erabilpena sustatzea da. Jendeak herri barruan eta herri batetik bestera, bai egunerokoan eta baita aisialdian ere, bizikleta erabiltzea da helburu nagusia.

Diputazioak 2015era begira egin gura dituen beste 184 kilometroak egiten direnean, Gipuzkoako bidegorri sarea, bederatzi ibilbidek osatuko dute. Horietako bat izango da, Debagoiena bailara hartzen duena. Gatzagatik Mutrikuraino joango da hori, tartean Aretxabaleta, Eskoriatza, Arrasate eta Bergara pasatuta. Oñatitik eta Antzuolatik irteten diren bidegorriek ibilbide honekin bat egingo dute, Oñatikoak San Prudentzion, eta Antzuolakoak berriz, Bergaran.

Debagoienean 2015era bitartean egitea aurreikusten diren bidegorriak dira; Leintz gatzaga eta Eskoriatza lotuko dituena batetik eta 2011 baino lehen egitea aurreikusten dena, Arrasate eta Bergara artekoa, hau ere 2011rako eginda egongo dena, eta bestetik Osintxu eta Soraluze artekoa, eta Bergara eta Urretxu lotuko dituena. Horiek ere 2011rako bukatuta egotea aurreikusten da.  2015erako utziko duten bakarra, Oñati eta San Prudentzio lotuko dituen bidegorria da.

Bidegorrien lurralde plan sektorialaren gaineko informazio gehiago gura izanez gero, www. Gipuzkoa.net webgunea kontsultatzea besterik ez duzue. Proposamenak ere egin daitezke ingurumen zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan eta baita Garapen iraunkorreko departamentuaren ingurumenaren gaineko webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak