2009an, Eibartik Donostiara joateko 4,15 euro ordaindu beharko dira eta AP-1ean, berriz, Arrasatetik Maltzagarako bidea egitearren 3,70 euro ordaindu beharko ditugu.
Baina, AP-1 errepidean ibiltzen direnendako 2009ak berri onak ere badakartza. Izan ere, orain arte A-8 errepidean bakarrik ezartzen ziren deskontuak, datorren urtetik aurrera Eibar-Gasteiz autobidera ere zabalduko dituzte.
Tele-ordainketa aparatua dutenek ordainlekuetan geratu barik pasatuko dira eta tarifa murrizketak izango dituzte. Deskontuak izango dira %25ekoak zortzi bidaiatik behera egiten dituztenenendako, beti ere hilabetean bost baino gehiago eginez gero; ohiko erabiltzaileek, bederatzi eta 20 bidaia artean egiten dituztenek, %55eko deskontua izango dute; eta autobidea sarritan erabiltzen dutenek, 21 bidaiatik gora egiten dituztenek, %75 gutxiago ordainduko dute.