Gipuzkoa 2.0: edukien gertutasuna eta partekatzea gipuzkoarren "indarra sarean"

Jon Berezibar 2009ko uzt. 29a, 19:03
Edukiak eta kultura, sarean, guztion artean partekatzea da atzo aurkeztutako ekimenaren nahia; horiek gipuzkoarren eskura jarri eta helburu horretan lagunduko duten ekimenak sustatzea. Internet, blogen eta sareko hedabideen ordezkaritza zabalarekin, Markel Olano Aldun Nagusiak egin zuen atzo Donostian aurkezpena, bere Flickerreko argazkiak eta guzti erakutsita. Edukien gertutasunaren indarraz hitz egin zuen Olanok sareko edukien "tsunamiaren aurrean".

Etxetik gertuko eredua erabili zuen atzoko aurkezpenean Markel Olano diputatuak sarean Gipuzkoak erakuts dezakeen giharra azaltzeko. Fagor bera alor industrialean puntako enpresa den moduan, esan zuen txikia izanda ere indarra erakutsi dezakeela euskal sareak. Hain zuzen, etxetik hasi eta Olanok Diputazioaren kultur kudeaketan eta politiketan aldaketa iragarri du. Aldundiak artxiboak partekatuz ekingo dio eraldaketa horri GureGipuzkoa.net webgunearekin. 

 

Edukien sozializazioa

Hori hitz gakoa eta Aldundiak giltzatzat hartu gura duena. Hain zuzen, hemen sorturiko edukiak uneoro eskuragarri izan eta kontsumo aktiboa sustatzea da helburua. Kultur edukiak digitalizatu eta hedatuko dituzte teknologia berrien bitartez.
Apustu horri helduko dieten ekimenei dirulaguntzak emango dizkie aldundiak, horrenbestez.

Hala ere, erakunde publikoek lemari heldu baino lehenago zabala eta sakona izan da euskal blogosferaren lana eta eragina. Aurkezpenean haien lana aitortu eta protagonismoa izan zuten euskal blogari zein sareko hedabideek. Ekitaldiko gonbidatua Cory Doctorow idazle eta aditu kanadiarra izan zen eta harekin egoteko aukera izan zuten blogariek ekitaldia hasi baino lehenago berbetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak