Gidatzean poltsikoko telefonoaren erabilera kontrolatzeko kanpaina hasi dute

Imanol Gallego 2007ko urt. 30a, 09:39
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak gidatzean poltsikoko telefonoaren erabilera kontrolatzeko kanpaina berria jarri dute martxan, otsailaren 11ra arte. Horretarako kontrol berriak jartzeaz gain, ekimena indartzeko, kontzientziazio mezuak zabalduko dituzte.

Zaintza eta kontzientziazio kanpaina berezi honen bidez, gidatzean sakelakoak, arreta txikitu eta, ondorioz, istripua izateko arriskua handitu egiten dela ohartarazi nahi dute.

Ekimen honi esker, gidari askoren ohitura hori, gehiago zainduko da eta kontzientziatzeko mezuak ugarituko dira. Horiekin, poltsikoko telefonoz hitz egiteak dituen arriskuak azpimarratuko dira:

  • Istripua izateko arriskua 9 aldiz handiagoa da.
  • Trafiko-seinaleen ia erdiak ez ikustea eragiten du. 
  • 120 km/h-ko abiaduran 100 metro kontrolik gabe egitea dakar.

Patruilak eta kamuflatutako autoak

Ertzaintzak, ohiko patruilak ez ezik, kamuflatutako autoak ere erabiliko ditu kanpainan zehar horrelako arau-hausteak antzemateko. Horrez gainera, udaltzaingoak ere zenbait kontrol jarriko ditu herriguneko kale eta errepideetan.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak