Gidabaimena ateratzeko azterketa prestatzeko materiala, euskaraz. BIDEOA

Txomin Madina Milikua 2009ko mar. 11a, 16:35
Debagoieneko Mankomunitateak landu du gidabaimena ateratzeko azterketa prestatzeko euskarazko materiala. Eskuliburua, test gidatuak eta azterketako testa eta ikus-entzunezko materiala prestatu dute, besteak beste.

Debagoieneko autoeskola baten eskaerari jarraituz hasi ziren Mankomuniteatean proiektuarekin, eta hala, ibarreko zentroekin ez ezik, jardun honetan urtetako esperientzia duen Igorreko Arratia autoeskolarekin elkarlanean landu dute materiala. Aeol enpresa arduratu da guztia jasotzeaz.

Mankomunitateak orain sentsibilizazio kanpaina jarriko du martxan ikasleen artean euskarazko materialaren eskaera handitzeko. Iragarri dute, era berean, dirulaguntza lerroak ere bideratuko dituztela autoeskolendako. Aeol enpresak, gainera, konpromisoa hartu du aurrerago egin daitezkeen eguneraketak euskaraz ere jartzeko.

Mankomunitateak nahi duten autoeskolei emango die euskarazko material hori. Ikasleek, beraz, autoeskoletan topatuko dute materiala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak