Ikusi mapa handiagoa
Egingo den lana
Zoruaren egitura birgaitzeko lehendik dagoen zorua kendu eta bertan birziklatzeko teknika erabiliz birjarriko da, betun geruzak emultsionatuz. Prozedura horrek zoru eta zoladuretako material zahartua guztiz aprobetxatzen laguntzen du.
Zoruaren egitura birgaitzeaz gain, 30, 430-30, 500 eta 34, 018-34, 050 kilometro puntuetako zubien euspen sistemak egokituko dira, bai eta 31, 225-31, 245, 32, 000 - 32, 010 eta 32, 685-32, 700 kilometro puntuetako azpiko pasaguneetakoak ere.
Halaber, birgaituko den zatian, hurrenez hurren, 36, 30, 20 eta 15 metroko luzerako eta bi eta hiru metro arteko altuerako euspeneko lau harri lubeta eraikiko dira. Hainbat zatitan arekak egin, 14 kutxeta eraiki eta segurtasuneko hesiak eta seinaleztapen horizontal berriak jarriko dira.