'Getariako Txakolina' izendapena izango dute aurrerantzean Arrasate eta Oñatiko ekoizleek ere

Jon Berezibar 2007ko otsailaren 16a

Hemendik aurrera, Gipuzkoan egiten den txakolin guztia 'Getariako txakolina' jatorri izenarekin salduko da. Hala erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta izendapen horren Kontseilu Erregulatzaileak. Hortaz, Arrasate eta Oñatiko ekoizleek ere izendapen hori erabili ahalko dute aurrerantzean.

Azken urteetan ika-mika handia egon da Getaria inguruan eta Gipuzkoako beste hainbat lekutan txakolina egiten dutenen artean. Izan ere, Getarian, Zarautzen eta Aian egiten diren ardoek 'Getariako Txakolina' jatorrizko deitura dute, baina, Hondarribian, Oñatin, Arrasaten edo Zumaian egiten direnek ez dute inongo izendapenik. Azkenean, heldu da akordioa eta 'Getariako Txakolina' jatorri izenaren eremua Gipuzkoako udalerri guztietara zabalduko da. Herenegun heldu ziren akordiora alde guztiak eta atzo eman zuten jakitera.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak