Gernikako itunak sortutako erreakzioak

Goiena 2010ko ira. 28a, 16:06
PSE-EE, EAJ, PP, Ezker Batua-Berdeak eta H1! alderdi politikoek euren iritzia azaldu diote Goiena Telebistari. Jarraian dituzue alderdietako kideek esandakoak:

Atzo, zapatuan Gernikan 'Bake bidean aterabide demokratikoa' izeneko ituna sinatu zuten eragileetariko batzuetako ordezkarien hitzak jaso genituen. Gaur, berriz, ekitaldi hartan izan ez zirenen balorazioa jaso gura izan dugu.

Gernikako ekitaldian Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Alternatibak, besteak beste, eskatu zioten ETAri eman dezala su-eten iraunkorra, aldebakarrekoa eta egiaztagarria eta Espainiako Gobernuari berrezarri ditzala gutxieneko baldintza demokratikoak. Eskakizunon gainean galdetu diegu Alderdi Sozialistari, Eusko Alderdi Jeltzaleari, alderdi popularrari eta ezker batuari. Bideoan dituzue adierazpenak.

H1!

H1! alderdiak, bere aldetik, kritikatu du Gernikako akordioak ez duela bermatzen baldintzarik gabeko ETAren amaiera, eta sinatzaileek ez diotela horrelakorik exijitu talde armatuari.

Ados proposamena

Gernikako ekitaldiaren biharamunean, domekan, Alderdi egunean, Eusko Alderdi Jeltzaleak Ados izeneko bere proposamena jarri zuen mahai gainean, besteak beste, bakerako eta normalizazio politikorako printzipioak jasotzen dituena, lau ideiatan laburbilduta:

-Bide politiko soilen erabilera
-Herri honetako aniztasunaren onarpena
-Alderdi guztien arteko elkarrizketa eta negoziazioa eta
-Euskaldunon erabakiarekiko errespetua.

Bideoan duzue Lourdes Idoiaga Oñatiko alkateak ados proposamenari buruz esandakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak