Gazteendako argazki lehiaketa, gaztetxokoen eskutik

Usoa Agirre 2009ko urriaren 7a

Argazki lehiaketa antolatu dute Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Zaldibarko gazteleku eta gaztetxokoek. Lehiaketan 12-17 urte bitarteko edozein gaztek parte hartu ahal izango du. Argazkiak urriaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, jpg formatuan, aipatutako gazteleku edo gaztetxokoetan. Aurretik ezarritako 10 gairi buruzko 10 argazki aurkeztu beharko dira. Hemen dituzue gaiak:

  1. Lagunak
  2. Udazkena
  3. Natura edo ama lurra
  4. Kirola
  5. Musika
  6. Zure Herria
  7. Gaztetxoko edo gaztelekua
  8. Amona-aitonak
  9. Kultura ezberdinak
  10. Dirua

Parte hartzeko modua

Taldeka edo bakarka parte hartu ahal izango da.

Argazkiak norberak ateratakoak izan beharko dira, photoshopean landutakoak ere onartuko dira.

Sari banaketa azaroaren 7an izango da. Gai bakoitzeko argazki onena sarituko da eta bildumarik onenak eramango du sari nagusia.

Informazio gehiagorako deitu 943 79 54 46 telefonora edo idatzi gazteak@txatxilipurdi.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak