"Gazteak eta nerabeak Eusko Ikaskuntzara hurbildu nahi ditugu"

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 4a

Euskonews Gaztea 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zuten aurrenekoz, eta ordutik, egubakoitzero eduki berriak jartzen dituzte sarean. Guztira ehun zenbaki egin dituzte, eta ehunka artikuluk eta elkarrizketek ikusi dute argia. Ehun zenbakien gainbegiratua egiteko Euskonews Gaztea. Gazteentzat, gazteek egina liburu argitaratu zuten 2008ko abenduan. Erredakzioan eta kolaboratzaileek egindako zazpi elkarrizketa eta sei erreportajebildu dituzte liburuan.

14-17 urteko gazteak

Euskonews Gazteak badu beste agerkari batzuekin bereizten duen ezaugarria: Euskal Herriko eskoletako neska-mutikoek egindako lanekin publikatutako astekari elektronikoa dela. "Ikastetxeen aldetik erantzun handia izan dugu. 40 ikastetxe baino gehiagok ireki dizkigute ikasgeletako ateak. 14-17 urte arteko neska-mutikoek eta euren irakasleek kazetaritzaren oinarrizko kontzeptuak ikasi eta maketazio lana egiten ikasi dute, besteak beste", dio Euskonews Gazteako zuzendari Zuriñe Velez De Mendizabalek. Eskoletako gazteen antzera, agerkarian parte hartu gura duten guztiek ateak zabalik dituzte, http://gaztea.euskonews.com helbidean.

Eusko Ikaskuntzara hurbildu

Bi urte bete dira Euskonews Gaztea sortu zutela. Helburu nagusi zen gazteak Eusko Ikaskuntzara hurbiltzea. "Eusko Ikaskuntzak 90 urte ditu, baina tradizio handikoa izan arren, gazteendako  erakunde arrotza zela konturatu ginen, eta eurek erakartzeko formato bereziko agerkaria sortzea erabaki genuen. Hortaz, Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Euskonews astekariaren ahizpa txikia dela esango nuke", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak